Berri Txarrak - Folklore (feat Tim Mcillrath) Lyrics

Lyrics Folklore (feat Tim Mcillrath) - Berri Txarrak



Etxepare zenaren
Aldarri berbera
Dakargu egunera
Bost mende atzera
Hargatik agian
Aurreiritziak
Zuretzat gaur ta beti
Folklore baikara
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
Ez existitzeko
Zaildu gara halabeharrez
Ta gai gara zure hesiak gainditzeko
Begiak itxi arren
Hemen bertan gaude
Gu ixil gaitzakezu
Gure kantuak ez
Bitxikeria uste zenuena
Beste zerbait da
Sailkatu ezina
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
Ez existitzeko
Zaildu gara halabeharrez
Ta gai gara zure hesiak gainditzeko
John Merrick bezala ikusiak
Begira begietan
Hortzak kendu nahi zenizkigun baina hala ere
Bestela ikasi genuen kosk egiten
Zeinek behar du froga gehiago?
Zeinek behar ote ditu?
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
Ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
Ta gai gara zuen hesiak gainditzeko



Writer(s): Goicoechea Azpiroz Aitor, Urbizu Ruiz Gorka


Berri Txarrak - Payola
Album Payola
date of release
23-11-2009




Attention! Feel free to leave feedback.