Berri Txarrak - Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kameleoiak) текст песни

Текст песни Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kameleoiak) - Berri Txarrak



Ni ez naiz aldatuko
Esan zuen kameleoiak
Izarrak zure zai daude,
Hala esan didate
Zeruko maindire beltza
Han hemenka zulatzen
Izarrak zure zai daude,
Ez al dituzu ikusten
Hor gelditu behar al duzu
Egun gordinak jaten?
Ta zure oroitzapenen kutxa beltza
Bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur
Ustezko hegaldi hau nola hasi zen
Ustezko hegaldi hau ez ote den
Gaizki eta oker,
Txarto ulertutako erorketa.
Ni ez naiz aldatuko
Esan zuen kameleoiak.
Denbora hartu ikusteko
Jausi behar dela altxatzeko
Eta erokeriaren bat
Inozokeriaren bat
Egin beharko zenuke:
Zoriontsu izan edo halako zeozer.
Ta zure oroitzapenen kutxa beltza
Bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur
Ustezko hegaldi hau nola hasi zen
Ustezko hegaldi hau ez ote den
Gaizki eta oker,
Txarto ulertutako erorketa.
Inork ez zuen esan
Erreza izango zenik.



Авторы: Gorka Urbizu Ruiz


Berri Txarrak - Libre ©
Альбом Libre ©
дата релиза
01-10-2003




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.