Egurra Ta Kitto - Gauero Lyrics

Lyrics Gauero - Egurra Ta Kitto



Itzalpean tristerik eguna igaro
Nahiz ta etsaiek hori lukete nahiago
Bihotza daukat iñoiz baño askeago
Sentimentuak preso hartzerik ez dago!
Gauero sartu ohi naiz ziegara joatean
Sarri hotz egin nire izaren artean
Nire ezpainak zure ezpainen eskean
Gertu sentitzen zaitut segundu batean!
Gauero, lotan jarri eta gero zurekin oroitzen naiz, amesten dut!
Gauero, lotan jarri eta gero zurekin oroitzen naiz, amesten dut!
Askatasuna amets, helburu, desira
Barroterikan gabe elkarri begira
Joan gaitezen biok aske urrutira
Ametsak egi bihurtu ohi diren tokira!
Gauero, lotan jarri eta gero zurekin oroitzen naiz, amesten dut!
Gauero, lotan jarri eta gero zurekin oroitzen naiz, amesten dut!
Itzalpean tristerik eguna igaro
Nahiz ta etsaiek hori lukete nahiago
Bihotza daukat iñoiz baño askeago
Sentimenduak preso hartzerik ez dago!



Writer(s): Egurra Ta Kitto


Egurra Ta Kitto - Argituko du
Album Argituko du
date of release
07-05-2010




Attention! Feel free to leave feedback.