Eñaut Elorrieta - Inesa Gaxen Lyrics

Lyrics Inesa Gaxen - Eñaut Elorrieta



Nork oroitzen du Inesa Gaxen?
Nafarra eta Hendaiarra zen
Lancreren sokaz torturatua
Jazarria jazarririk bazen
Inesa Gaxen
Mintzo iluna ahoratzeaz
Luzifer bera ohoratzeaz
Isasontziak hondoratzeaz
Salatu zuten herriko haurrek
Inesa Gaxen
Bordelen preso luzaz izan zen
Logroñon berriz epaitu zuten
Aitortu zezan tematzen ziren
Eta aldiro dena ukatzen zuen
Zakurrek zaunka, haizea ozen
Zaldiak trostan bila zetozen
Sugarretatik ihesi joan zen
Kea bezala Inesa Gaxen
Inesa Gaxen
Hondarribia atzetik zuen
Ez zen apaldu Inesa Gaxen
Jaizkibeleko behelainoetan
Behin betirako lurrundu zen
Zakurrek zaunka, haizea ozen
Zaldiak trostan bila zetozen
Sugarretatik ihesi joan zen
Kea bezala Inesa Gaxen
Behin betirako lurrundu zen
Inesa Gaxen
Inesa Gaxen



Writer(s): Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi


Eñaut Elorrieta - Irteera argiak
Album Irteera argiak
date of release
08-11-2019




Attention! Feel free to leave feedback.