Governors - Harro Lyrics

Lyrics Harro - Governors



Harro,
Duintasunaz mintzo dira
Igota atriletan?
Horretaz zerbait badakigu
Herri zahar honetan
Indarkeria mailakatzen
Euren komenitan
Ez dute berdin kotizatzen
Gureko hildakoen burtsan.
Ta nork,
Baimendu zituen
Bai nork
Historia janzteko?
Hilko
Euren iluntasuna
Gure etxeko argizaiola
Beti
Piztuta
Dago.
Hemen nor
Dabil nor
Egia estaltzen kare biziz, nor?
Esan nor
Dabil nor
Komunikabideak itxiz, nor?
Saiatuko diren arren
Ez gaituzte isilduko
Inoiz
Ta inon.
Gure egiaz
Harro.
Hizkuntza ito nahi digute
Diglosi putzuetan
Ideiak ustelak hazten dira
Elebakarren burketan.
Ta nork,
Baimendu zituen
Bai
Libre gu zapaltzeko?
Hilko
Euren ustel usaina
Gure logelako leihoa
Bet
Zabalik
Dago.
Hemen nor
Dabil nor
Diktadura janzten demokraziz
Esan nor
Dabil nor
Moral bakarra ezarri nahirik
Saiatuko diren arren
Ez gaituzte isilduko
Inoiz
Ta inon.
Gure egiaz
Harro.
Nahi duenak egia, bilatu
Kale eta auzoetako hormetan.
Hantxe idazten baita ikusi dutena
Herri zahar honen begiek
Hemen nor
Dabil nor
Egia estaltzen kare biziz, nor?
Esan nor
Dabil nor
Komunikabideak itxiz, nor?
Saiatuko diren arren
Ez gaituzte isilduko
Inoiz
Ta inon.
Gure egiaz
Harro.
Harro...
Saiatuko diren arren
Ez gaituzte isilduko
Inoiz
Ta inon.
Gure egiaz
Harro.




Governors - Z.E.R.O.
Album Z.E.R.O.
date of release
08-11-2017




Attention! Feel free to leave feedback.