Governors - Kontroldemia Lyrics

Lyrics Kontroldemia - Governors



Hasi aurretik galtzen diren batailak daude.
Zaila da borrokatzea ikusten ez denaren aurka.
Pizten da argi gorria, zabaltzen ditugu begiak.
Begi-niniak handitzen dira ikusteko kaosa.
Gure histeriak garamatzan kaosa.
Hutsetik ihesean egiten dugu korrika.
Alerta beti urrun dago, antsietatea da gertu.
Hitz zaharrak, berriak dira beraien mehatxuak,
Epidemiak, pandemiak. Kontroldemia ez al da gaitza?
Mezularien momentua hauxe da,
Mezu zehatza, beharrezko kontrolaren neurrira.
Nork jolasten du jainko berria izatera?
Histeria joko berria da.
Nork erosten du fedea izuaren munduan?
Obsesioa egiazko pozoia.
Ongizatearen utopia arriskuan.
Kontrolpeko estatua eskatzeko oihukatzen dugu.
Ezinbestekoa da behar ez duguna.
Eta mehatxua inoiz ez dator.
Nork jolasten du jainko berria izatera?
Histeria joko berria da.
Nork erosten du fedea izuaren munduan?
Obsesioa egiazko pozoia.




Governors - Frenetikodrome
Album Frenetikodrome
date of release
18-03-2010




Attention! Feel free to leave feedback.