Egurra Ta Kitto - Oroitzen paroles de chanson

paroles de chanson Oroitzen - Egurra Ta Kitto



Zenbat negu eta zenbat uda pasa ote dira
Agurtu gabe ihes egin zenuenetik.
Etxeko lehiotik begira pentsakor jarraitzen dut
Kristaleko lausotasuna garbitu arte.
Oroitzen al zara zenbat negar zenbat barre
Batzutan jolasten bestetan haserre.
Oroitzen al zara pasatako une denak
Gure bizitzan egin dutenak.
Orain urrun zaude askatasun izpiak sortuaz
Nortasun sendoaz anonimotasunean.
Argazkira malkoak ez dira alperrik jausiko
Zu besarkatzeko eguna iritsi arte.
Oroitzen naiz zutaz egunero esnatzean
Albisteak entzuten ditudan bakoitzean
Oroitzen naiz zutaz gauero oheratzean
Zure ohea hutsik ikustean
Etxetik joan zinen
Nahiz eta ezkutatu bihotzean zaitugu.
Herritik joan zinen
Nahiz eta urrun egon gertu sentitzen zaitugu.
Oroitzapenak errepikatu behar ditugu
Orainaldia berriz batera eraikiaz
Oztopoak oztopo errekatxo guztiek
Bat egiten dute itsasoaz.



Writer(s): Egurra Ta Kitto


Egurra Ta Kitto - Lurrikara
Album Lurrikara
date de sortie
12-08-2011




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.