Governors - X & Y paroles de chanson

paroles de chanson X & Y - Governors



Zakila edo bulba izateak
Bihurtzen gaitu A edo B,
Baina betidanik jakin izan duzu
Beste aukera batzuk badaude
Ta txikitatik sentitu sara ezberdin
Ta txikitatik sentitu ere
Ikastetxeak testu liburuetan
Emandako bi definizioak arrotz
Definitu behar zaituzte euren
Izana galtzeko beldurrez
Ezberdin direnak zapaltzen dituzte
Eta seinalatu hatzamarrez
Inoiz baino politago jantzi zaitez
Ta irten kalera barrez
Ze naturala da izatea
Zakildun emakume
Aludun gizon
Kaleko lau garun grisen
Begiraden gainetik zaude,
Euren korapiloekin
Inoiz
Kezkatzeko beharrik gabe.
Ta uler,
Bai uler,
Arazoa eurek dute;
Buruen
Barruen,
Atzerakoi kuadrila horrek.
Zuk bakarrik dakizu zer zaren
Izan emakume, izan gizon
Egongo dira ulertzen ez dutenak
Ez zaitez haiei begira egon
Gizatasuna aspaldi galdu
Zuten eta antza eztakite non
Zuk bakarrik dakizu zu zein zaren
Izan Mikel Jone edo Ane Jon
Izan libre
Konplejuak erre,
Utzi harrie
Goroldio gabe.
Bihur zaitez
Tximeleta bat lez
Pupa grise
Apurtute
Kaleko lau garun grisen
Begiraden gainetik zaude,
Euren korapiloekin
Inoiz
Kezkatzeko beharrik gabe.
Ta uler,
Bai uler,
Arazoa eurek dute;
Buruen
Barruen,
Atzerakoi kuadrila horrek.
Buruen
Barruen,
Zaborra besterik ez dute.




Governors - Z.E.R.O.
Album Z.E.R.O.
date de sortie
08-11-2017




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.