SKABIDEAN - Gauerdi Gorri paroles de chanson

paroles de chanson Gauerdi Gorri - SKABIDEAN



Goizaldeko lehen argiekin
Nabarmentzen naiz ispiluan,
Badakit ni neu naizela barruan dagoena,
Baina ezin ezagutu nire islada.
Isilpean igarotakoek
Lainopean itsu naukate,
Ilunetan bihotza nabaritzen dut zurruntzen,
Egun oskarbiak noiz iritsiko ote?
Gauerdi gorri, goizetan argi,
Noiznahi ere euriaz busti,
Arimak loratzen nahi badituzu senti
Denetarik beharra da ikusi.
Beharbada barneko ekaitzak
Askatzea ez da makala...
Su berriaz piztu bularraldeko kriseilua
Ta atseden har dezala premia izatean.
Aspaldian haize bolada batek
Honako hau xuxurlatu zidan:
"Xima guztiak loratzen dira noizbait bizitzan,
Zurea zaintzen baduzu indartsu haziko da".




SKABIDEAN - Izaera
Album Izaera
date de sortie
21-02-2020




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.