SKABIDEAN - Zuretzako Omena Lyrics

Lyrics Zuretzako Omena - SKABIDEAN



Azaleko zimurrak
Eta esku urratuak,
Txikituriko hezurrak
Eta bizkar okertuak,
Dira ahaleginen dominak,
Eta gainditurik samina
Inoiz baino ozenago
Barrez ari zara gogoz.
Zuri nire eskerrik onenak!
Hau da zuretzako omena!
Mintzaera mantsotu
Eta indarrak urritu,
Baina zure arimak
Bizirik du jarraitu.
Zuhurtasunaren tenplu,
Ezagutzen gotorleku,
Poza, tristura, oinaze
Dituzu barnean biltzen.
Zuri nire eskerrik onenak!
Hau da zuretzako omena!
Mendi, etxe edo soro
Lan gogorren lekuko.
Eman zenuen oro
Ez dugu atzenduko.
Nahiz eta urteak pasa
Egonen da memorian,
Eta bizi naizen artean
Zin dagizut maitasuna.
Zuri nire eskerrik onenak!
Hau da zuretzako omena!
Zugan daukat nire eredua!
Hau da zuretzako mezua!




SKABIDEAN - Izaera
Album Izaera
date of release
21-02-2020




Attention! Feel free to leave feedback.