Egurra Ta Kitto - Aske bizi nahia paroles de chanson

paroles de chanson Aske bizi nahia - Egurra Ta Kitto



Historia ezkutatu nahi izan dute
Gaztelako inperialista militarren aginduz
Konkista inbasioa odolezko hitzarmena
Nafartarren subiranotasuna erasotuz
Inbasioak kateez lotuta gauzka
Errepresio gordina demokraziaz margotuta
Matxinaden aroak erresistentziaren aroak
Gogora ekarriaz bidean eroritakoak
Askatasun egarriak
Ez du ezagutzen inoiz errendizioa
Errespeta dezatela
Euskal herritarron aske bizi nahia
Bahituta izana
Tiraniaz kolpatua
Bizirik dirauen herria
Nafarroa
Laino beltzen artean izpiak zulatuz
Kolore aske ta biziek zerua bereganatuz
Senide ta lagunak guregana gerturatuz
Independentzia nahia barrenetik oihukatuz
Askatasun egarriak...
Pauso nekezenak eman zituztenak gogoan
Beraien irudiak tatuatuz bihotzetan
Pauso nekezenak eman zituztenak gogoan
Aurki argia, gure herria, eguna
Kolore biziz dator etorkizuna
Erori zirenei, merezi dutenei
Seme alabei irriak zor dizkiegulako
Askatasun egarriak...




Egurra Ta Kitto - Zuentzat
Album Zuentzat
date de sortie
13-09-2013




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.