Mikel Urdangarin - Kideari paroles de chanson

paroles de chanson Kideari - Mikel Urdangarin



Zer esango adiskide kutun,
Ez naiz aldatu hainbeste,
Hau mundu hau argi ta ilun,
Onartu ein dut honenbestez,
Eder basoen, berdetasunak
Eta hiri- zubien, lizunak
Zoratzen naute oraindik.
Bihoztu arren etorkizuna,
Zalantzarako daukat asuna,
Hain urrun zaude nigandik.
Ohiko amesten jarraitzen dut,
Hortan jartzen dut bizia,
Berehala jartzen nau zut,
Betiereko aurre iritziak.
Etxean hildako emazteak,
Eskubide duinen ebazteak,
Arrazoi bide lausoan.
Injustizia ez da gaztea,
Ez da gaitza hori ebaztea,
Behatuz gure pausoa.
Ezkortasunak gogaitzen nau,
Begiratzen dut argira,
Zorigaitzak beharrean diren,
Baina behin gatoz bizira.
Berdin berdinak ditut akatsak,
Zuzenduko dizkit azken hatsak,
Marketsa naiz zorionez.
Ez nau galaraziko goiatsak,
Agudo abailtzen nau mahatsak,
Maitemintzen naiz, pertsonez.
Zure inteligentzia benaz,
Egiten dut gehien mira,
Kulturaz bizitza ez dena,
Problemak deus ez badira.
Egia izaten da bakuna,
Errealitatea zurruna,
Eta bakana loria.
Lortu nuen denok nahi duguna,
Zu bezalako mutil-laguna,
Ezagutzeko zoria.
Zer esango adiskide kutun,
Ez naiz aldatu hainbeste,
Hau mundu hau, argi ta ilun,
Onartu ein dut honenbestez.
Tralo ra la la ra la lo...



Writer(s): Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin


Mikel Urdangarin - MMXV
Album MMXV
date de sortie
27-11-2015




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.