ZetaK - Sutondoko Kantuak paroles de chanson

paroles de chanson Sutondoko Kantuak - ZetaK



Liburuxka zahar bat besaulkian
Aitonak eskuz idatzia
Gorde zituen bizipenak
Hilezkor kaligrafian
Bilobak emandako besarkada
Bi mila ta zazpian
Amonak esandako maitasun hitzak
Azken arnas haietan
Betirako dira
Sutondoko kantuak
Elkarrekin minutuak
Bakardadearen onenean
Zizelkatuta azken abendua
Momenturik hutsalenak
Markatuz oroimen idatzian
Txikitako lagunaren mezua
Urtea betetzean
Bi mila ta hogeiko Eguberria
Etxekoen abegia
Betirako dira
Sutondoko kantuak
Elkarrekin minutuak
Gaur egunsentia ilunabar antza
Zeruan euria ta enararen dantza
Betirako dira
Sutondoko kantuak
Elkarrekin minutuak
Gaur egunsentia ilunabar antza
Zeruan euria ta enararen dantza



Writer(s): Pello Reparaz Escala, Gorka Pastor Yerro


ZetaK - Zeinen Ederra Izango Den
Album Zeinen Ederra Izango Den
date de sortie
04-12-2020



Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.