Berri Txarrak - Spoiler! текст песни

Текст песни Spoiler! - Berri Txarrak



Spoiler! Spoiler!
Lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko
Ondoriorik ez duela jakin badakitelako
Spoiler! Spoiler!
Eszeptizismoa indartzen duen umorea baino ez da
Onartuko eta orduan bai irri egin denok
Gure alde ez dutela ezer egingo
Spoiler! Spoiler!
Aldiro zailagoa izango da sare honetatik askatzea
Pozik armiarmak
Gu eguraldiaz nola halaxe mintzatuko da
Neurri berean eguraldia gutaz
Gure alde ez dutela ezer egingo
Eta plurala egitean bakoitzak zer gu, zer haiek
Ulertzen duen argitzea
Zaila izanen da ni-aren diktadurapean
Isolamendua izango da boladan jarriko duten
Izurritea eta hori bera estaltzen asmatzea zure
Zeregin nagusiena, horretarako zure eskura milaka
Iragazki batera
Zein epetan eta nola erabakitzeari deituko zaio
Askatasuna
Eta behingoz orduan bai libre izango gara
Argi izan: plurala egitean
Bakoitzak zer gu, zer haiek
Ulertzen duen argitzea
Zaila izanen da ni-aren diktaduran
Spoiler! Spoiler!
Ez dugu itxarongo
Ez dugu gehiago itxarongo



Авторы: Gorka Urbizu Ruiz


Berri Txarrak - Spoiler!
Альбом Spoiler!
дата релиза
17-11-2017




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.