Eñaut Elorrieta - Mendigoxaliarena текст песни

Текст песни Mendigoxaliarena - Eñaut Elorrieta



Mendi heze, ikurrin eder
Aske nahi zaitut aisian
Hamar gazteren lerdena
Makila luzez bidian
Mendi-bitxidor berdiok
Arin hor duaz kantari
"Dana emon bihar yako
Maitte dan askatasunari"
"Dana emon bihar yako
Maitte dan askatasunari"
Eta ixil dago arratsa
Euskadiko lur gainean
Hamar gazteren lerdena
Makila luzez bidian
Gaztedi horren didarra
Bai dala didar zolija
Aberri baten samiñez
Urduri dabil herrixa
Askatasun-goxalderuntz (Askatasun-goxalderuntz)
Sugarrak dira basuak (Sugarrak dira basuak)
Sugarra basuak eta
Zidar argixa itsasuak
Hor duan hozte-aldrea
Aberri-miñez kantari!
"Dana (dana) emon bihar yako
Maitte (maitte) den askatasunari"
Gazte horreik goruntz duaz
Abesti ta ikurriñez
Lañuan baina tiro hotsak
Bedartza dager odolez
Ikaraz duaz usuak (Ikaraz duaz usuak)
Mendixa dago ixilean (Mendixa dago ixilean)
Hamar gazteren lerdena
Bizitza barik lurrean!
Eta iluntzeko bakian
Norbaitek darrai kantari
"Dana (dana) emon bihar yako
Maitte (maitte) dan askatasunari"
Hamar gazteren lerdena
Bizitza barik lurrean
Eta iluntzeko bakian
Norbaitek darrai kantari
"Dana (dana) emon biar yako
Maitte (maitte) dan askatasunari"
"Dana (dana) emon biar yako
Maitte (maitte) dan askatasunari (askatasunari)"



Авторы: Esteban Urkiaga Basaras, Enaut Elorrieta Larrucea


Eñaut Elorrieta - Ehungarrenean hamaika
Альбом Ehungarrenean hamaika
дата релиза
08-08-2006




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.