Esne Beltza - Gogoratzen Lyrics

Lyrics Gogoratzen - Esne Beltza



Oh mama...
Gogoratzen al duzu ene maite
Zein ederra zen eta zein ederrak ginen gu?
Eta gogoratzen al duzu gure
Irribarre amaigabea?
Eta kausitzen al duzu maitea
Zein ederra zen eta zein ederra den orain
Ezpaiñekin marraztu dugun irribarre amaigabea?
Maitasunarentzat ez dagoelako sekreturik
Bizi pozarekin elkar lotzen garenean.
Oh mama.
Eta gogoratzen al duzu biok
Ilargipean piztu eta sortutakoa
Etorkizunerako izarrak, ametsak eta desioak.
Eta gogoratzen al duzu biok
Ilargipean piztu eta sortutakoa
Hari begira ikusten baita
Zein ederra den gaurkoa.
Maitasunarentzat ez dagoelako sekreturik
Bizi pozarekin elkar lotzen garenean.
Bizipozarentzako ez dagoelako sekreturik
Maitasunarekin elkar lotzen garenean.



Writer(s): Xabier Solano


Esne Beltza - Made In Euskal Herria
Album Made In Euskal Herria
date of release
01-01-2008




Attention! Feel free to leave feedback.