ZetaK - NON SARTU ZARA Lyrics

Lyrics NON SARTU ZARA - ZetaK



Nekatu zait bizipoza
Idazten ari naiz baina
Gehiegi kostata
Lortu dut nahi nuen hura
Behar nuena galduz bidean
Katamaloren kantuetan
Betirako igerian
Ala urperatzekotan
Bi mila ta bederatzian
Melankolian
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua
Betirako da?
Ala zabiltza
Izkutaketan jolasean?
Lurra busti du ekaitzak
Artaakargo bordara hamaseigarren buelta
Bizkar-zorroa gainezka
Ametsen zama, paradojikoa
Gaztetako mendibidean
Amildu zait zerua
Amildu zait mundua
Irailak zazpi ditu baina
Zein luze doan
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua
Betirako da?
Ala zabiltza
Izkutaketan jolasean?
Eta udazkenekin ulertuko dugula
Hori baino eztela bizitza
Egunik onenean nostalgia urdin bat
Bestetan bakardadea
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua
Betirako da?
Ala zabiltza
Izkutaketan jolasean?



Writer(s): Pello Reparaz Escala


ZetaK - AAZTIYEN
Album AAZTIYEN
date of release
06-12-2023




Attention! Feel free to leave feedback.