Huntza - Iñundik Iñoare paroles de chanson

paroles de chanson Iñundik Iñoare - Huntza



Hun-Tza!
Txispa batek sortzen du sugarra
Doinu honen berezko indarra
Ta ez galdu inoiz irrifarra
Barra-barra, heldu gera Itziarra
Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
Gero ikasi eta irabazi
Mila hesi eta mila gezi
Izan berezi, berezi denak merezi!
Mozkortzeko ez egin zalantza
Ai ai badator gaueko arrantza
Kalimotxoz pasa gera antza
Bilintzi-balantza, hori da triskantza!
Sentimendu begiraden alde
Esku ta hanka jarri parez-pare
Trikitixa gure dantzan jabe
Hoiek gabe iñundik iñoare!!



Writer(s): Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Inhar Eskisabel, Josune Arakistain, Peru Altube, Uxue Amonarriz


Huntza - Ertzetatik
Album Ertzetatik
date de sortie
02-12-2016




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.