Vendetta - Ekainak 24 paroles de chanson

paroles de chanson Ekainak 24 - Vendetta



Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri?
Neurea malkoz busti ta zeuena egin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Datzi soilez eztut min hau inola hapatzerrik
Orbela daraman bezala haizeak narama ni
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea
Ondo dakizu ama eztela hain erreza
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Negarraren negarrez eztut muxu ematerik
Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin
Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari
Beldurrik ez den bihotzetan
Aitaren malkoetan
Memoria Gazte Garaietan
Lagun minen besarkadetan
Udako gau luzetan
Urrun senitizen dudan herriko kaleetan
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik



Writer(s): Pello Reparaz Escala


Vendetta - Fuimos, Somos y Seremos
Album Fuimos, Somos y Seremos
date de sortie
29-11-2012




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.