Governors - Hezurraren kultura текст песни

Текст песни Hezurraren kultura - Governors



Gizarteko kanonak mamu,
Gure beldurren jabe
Eta gu damu...
Arrazoi, otoi,
Oka soilik
Beldurrak uxatzeko
Egingo banu...
Formak bihurtuaz ertz,
Islada bat amets.
Krisketa bat dut beldurren
Kontrako armatzat,
Ahula naizelako
Ispiluentzako,
Askorentzako...
Beldurra den
Terapian
Hezurretan
Nahi gaituzte...
Begiak hotz,
Zuzen zorrotz
Nire gorputz
Dena arrotz.
Non dago?
Zein naiz ni?
Ispilua baino argalago...
Eta beti nahi nuke...
Hauskorrago...
Arrazoi, otoi,
Beldur denak
Desagertzea gure
Eskutan dago!
Ametsek kontsumitzen
Nauten arren sarri,
Konponbidea ote da
Begiak ixtea,
Izar denak piztea,
Ausardiaz janztea
Berriz hastea...
Zauriek min egin eta
Elikatzen nautenez,
Hauxe da nire egia,
Gezur gehiago, alegia.
Aditu
Kontzeju
Gehiago
Ez dut nahi!
Konponbiderik ez dut nahi,
Biderik izan ezean.
Hezurra den
Ondorioan,
Beldurretan
Nahi gaituzte...
Liluraren
Galbahe gabe,
Ispilutxo
Zein naiz ni?
Zein naiz ni?
Ez naiz ni!
Ez naiz ni!




Governors - Z.E.R.O.
Альбом Z.E.R.O.
дата релиза
08-11-2017




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.