Huntza - Hautsetatik текст песни

Текст песни Hautsetatik - Huntza



Jendeak egin behar badu guk eragindako
Mixeritik ihes,
Inoiz denona den herririk sortuko al degu
Ezin ikusi ta, mesfidantza bidez?
Nolatan sortu ginen ez dakit,
Zorte kontua soilik ote?
Batzuk izarren hautsetik eta
Besteak gerren errautsetatik...
Nork eta zeren baitan hautatzen du bertakoa
Nor den eta nor ez?
Hitzak bezela sekula beteko al ditugu
Plazak uso zuriz eta olibondoez?
Sobera dugu elkarren antzik
Mendebal, hego, ipar, eki,
Inmigrantea ez da arrotza
Urrutitik etorria baizik!
Nolatan sortu ginen ez dakit,
Zorte kontua soilik ote?
Batzuk izarren hautsetik eta
Besteak gerren errautsetatik!



Авторы: Josune Arakistain Salas, Aitzol Eskisabel Ruiz, Cesar Beato Antoraz, Peru Altube Kazalis, Uxue Amonarriz Zubiondo, Aitor Huici Izagirre, Inhar Eskisabel Ruiz


Huntza - Ertzetatik
Альбом Ertzetatik
дата релиза
02-12-2016




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.