Leihotikan - Baliteke текст песни

Текст песни Baliteke - Leihotikan



Baliteke abesti hau, inori ez gustatzea;
Baina zuk maitea,
Mesedez entzun.
Baliteke eguzkia betirako estaltzea;
Baina zuk laztana,
Mesedez argitu nazazu.
Ohianak zeharkatuz nabil zure atzetik
Geltokirik gabeko trena banintz bezala.
Biluzirik negu gorrian, izozturik kalean
Zure begirada nireganatu nahian.
Baliteke nire hitzak gezurra besterik ez izatea;
Baina zuk laztana,
Mesedez sinetsi egin ezazu.
Baliteke nire itxurak barregurea eragitea
Baina zuk, laztana, mesedez negar egin ezazu.
Baliteke beleak nire baratzean ibiltzea;
Baina nire hazia
Zuretzat gordeko dut.
Badakit sufrimendua ez dela atsegina;
Baina zuk, laztana,
Katez astindu nazazu.



Авторы: Gorka Armendariz Villanueva, Patxi Mercero Larraza


Leihotikan - Oroimenak Erretzen - 18 Urte
Альбом Oroimenak Erretzen - 18 Urte
дата релиза
08-11-2011




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.