Governors - 1937 paroles de chanson

paroles de chanson 1937 - Governors



Merkatu goiz
Arrunt baten
Ekhi pintzak igartzeko hegaldia
Altxa zuten
Burdinezko usoek
Bombak zeruan
Erruten zeuden
Eztanda bat
Olatu bat
Metraila zatiak txistu jotzen
Lore beltzak
Hil ferekak
Ezker eskuin banatzen
Iheserako
Aukera gabe
Harrien arteko
Segundu orenduek
Mutu ziruditen
Min oihu batek apurtzerako
Bi haurren ama zen
Uluz lau haizeei
Harrien artean
Esku txiki haiek non,
Non bilatuko
Odolez
Zuloz jantzitako
Gorputz eta hormen
Mintzo mutuei adi hark zer esango
Hiru hilotz
Mila bihotz
Su artean bihurturik izotz
Halakoan
Errepara
Bi umeen gorpuei
Hogei metrotara
Botata zeuden
Azken hatserako
So euren begiei
Hitza eman zien
Memorian ez zirela inoiz hilko
Harrien arteko
Segundu orenduek
Erakutsi zuten
Instant bat aski dela ezerezteko
Malkoek
Itoriko hitzen
Amorru hautsia
Hormako zuloetan
Testigatzeko
Testigatzeko
Odolez,
Zuloz jantzitako
Gorputz eta hormen
Oihartzun mutua
Testigatzeko




Governors - Z.E.R.O.
Album Z.E.R.O.
date de sortie
08-11-2017




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.