Negu Gorriak - Lehenbiziko Bala paroles de chanson

paroles de chanson Lehenbiziko Bala - Negu Gorriak



Baserrian jaio nintzen
Arbaso zaharren etxean.
Udaberria aurrean.
Negu gorria atzean.
Eten da nire haria
Pasa dena pasatzean.
Hilotza dago larrean
Bizitzarekin jolasean
Hilotza dago larrean
Bizitzarekin jolasean
Lehenbiziko bala
Baserriko lanetan
Zebilen alaba
Ta patuak jo zion
Bihotzaren aldaba.
Bere bide beretik
Erori zen ama
Aita ezin jasanez
Bizitzaren zama
Bere burua urkatuz
Joan zen besteengana
Lehenbiziko bala
Itxaurrondoan dagoen
Belearen kanta
Bere mokoan behera
Doan odol tanta.
Osabak esan zizkidan
Hitzen zalaparta:
Gogoratzen al zara
Nola hil zen aita
Bere era berean
Hilko zara baita.
Lehenbiziko bala
Maldizio beltz hori
Gainean dudala
Baserritik banoa
Inondik inora
Bizitzaren bideak
Itxi zaizkit ala?
Dena begi zorrotzez
Ikusten dudala,
Karabinan sartzen det
Lehenbiziko bala.
Lehenbiziko bala



Writer(s): Fermin Muguruza Ugarte, Inigo Muguruza Ugarte, Jon Maya Soria, I. Arcarazo Barandiam


Negu Gorriak - Gure Jarrera
Album Gure Jarrera
date de sortie
01-03-1991




Attention! N'hésitez pas à laisser des commentaires.