Esne Beltza - Juntu текст песни

Текст песни Juntu - Esne Beltza



Joaten denak uzten duen hutsuneaz baleki
Nola lokartu, muxukatu eta ohetik jeiki.
Itxita uzten diren pozak ezin direla ireki,
Zu joan zinen egunean ulertu nuen ederki.
Baina zure zain nago orain ta zure zain egongo naiz beti.
Hodei ertzek zeru galduetan malkoak estaltzen dituzte.
Minaren sareetan preso, bakardadearen jabe naiz hitz egiteko.
Zuri aitortu gabe utzitako hitz zoragarriena nire begiradan dago.
Sortaldetik gaua hasi zen nire bihotzean sartzen
Nire besoetan zeundela izarlokei begiratzen.
Iluntasunik ez dut zure begietan gogoratzen,
Soilik kandela baten eran joan zinela itzaltzen.
Baina sentitzen zaitut hiltzen ta egunero biziberritzen.
Lur bakar bat izan ginen lehen eta orain gara bi mundu,
Lehortu dira itsasoak eta zeruak ilundu.
Ametsak hegan joan zaizkit, irribarreak urrundu.
Oroitzapenek ez naute zu berreskuratzen lagundu.
Haiek non daude? Eta non gu?
Hain urrun gaude eta hain juntu.



Авторы: jon garmendia, xabier solano


Esne Beltza - Esna
Альбом Esna
дата релиза
11-12-2015


Еще альбомы
Исполнитель Esne Beltza, альбом Ni
2018
Исполнитель Esne Beltza, альбом Esna2
2016
Исполнитель Esne Beltza, альбом Esna2
2016
Исполнитель Esne Beltza, альбом Gora!
2013
Исполнитель Esne Beltza, альбом Gora!
2013
Исполнитель Esne Beltza, альбом Bagoaz
2012
Исполнитель Esne Beltza, альбом 3 Kolpetan
2011
все альбомы


Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.