Zea mays - Astero Ostera Hastera текст песни

Текст песни Astero Ostera Hastera - Zea mays



Gaua hautsi du ostiko batek
Ta loak: ixo...
Ta gizonak sai.
Zuhaitza errotik atera naute,
Beldurrez zintzo,
Ni-baitan deslai.
Goizeko lautan kale ertz baten
Nahi ez denean katu beltz bat den
Gauak bi begi: bi auto argi,
Hatzaz niri so,
Antza nire zai...
Astero ostera hastera
Gaua hautsi du erloju batek
Madrilez mintzo,
-Orok lo darrai-.
Hiru eguneko arropak poltsan,
Amorruz zintzo,
Herrira, deslai.
Goizeko lautan kale ertz baten
Nahi ez denean katu beltz bat den
Gauak bi begi: bi auto argi,
Berriz niri so,
Berriz nire zai.
Astero ostera hastera
Gaua hausten dute erlojuek
Gau gehiegitxo
Erne, amets-zai.
Lehen eramanak orain joateko
-Loguraz zintzo
Bidean deslai-,
Saiak amets bat nola jan zigun
Astero gogorarazten digun
Gauak, bi begi: bi auto argi,
Beti guri so,
Beti gure zai.
Astero ostera hastera
Gaua hautsi zuen ostiko batek
Ta dardarizo
Hark bertan darrai.
Luzaz errepikatzen den gau bat:
Beti amets-gaixo
Bera egin-gai.
Luzaz mundura gauez irteten,
Arnasa auto argi bik eten...
Nire bi begi, ilunez eri,
Egunari so
Argiaren zai.
Astero hostera hastera,



Авторы: Iã‘aki Imaz Olabarrieta, Aiora Renteria Aguirre, Asier Basabe Elvira, Ruben Gonzalez Lopez, Maialen Lujambio Zugasti


Zea mays - Morphina
Альбом Morphina
дата релиза
31-12-2008




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.