emon - Zure Sua текст песни

Текст песни Zure Sua - emon



Nire buruak sarri galdetzen dit
Non ezkutatu zaren.
Pauso bat atzera
Txanpa hartzeko
Eta bila abia gaitezen!
Egunak hogeita lau ordu ditu,
Baina zu ez zaude hauetan,
Goizetik iluntzera
Zure usainaren arrastoei segika.
Sua, sua, sua, sua zuk berotzen
Nauzu eta badakizu.
Sua, sua, sua, sua guk txinparta
Eta sugarra sor dezagun.
Batzuetan hala dela sentitu arren,
Bestetan zalantzaz josirik,
Nonbait ote zauden
Jakin nahian ametsetako gidari.
Urtu egiten naiz
Zure sura gerturatzean
Zein zaren jakin gabe
Begiraden artean,
Aurkituko zaitut negua datorrenean,
Haize hotzen kilimez
Epeltzen zarenean
Kantuaz nire ahotsa entzutean
Igo taula gainera
Agudo musukatzera,
Zure suaz erreko nauzu bat-batean,
Epeldu nazazu
Eta joan gaitezen batera



Авторы: Aitor Sesma, Aritz Alusiza, Ekaitz Otxoa, Eneko Longarte, Isusko Igarza, Maikel Talavera, Mattin Ostolaza


emon - Sua
Альбом Sua
дата релиза
28-11-2014




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.