SKABIDEAN - Gaztediarena текст песни

Текст песни Gaztediarena - SKABIDEAN



Gizaki orok, egoki badu tokia
Delako gauza igortzeko distira,
Gazteon bizitasuna koipetzeko engranaia
Herriaren ardatza izan behar gara.
Inoiz helduko bada benetako ongizatea
Aukera eman behar zaigu jar dezagun gure alea,
Gazteon indarra aintzat daukan gizarteak
Erabakitasunez eginen du bidea.
Ospitale eta lantegi,
Laborategi arrobi,
Fabrika, ikastetxe, baserri.
Zenahi delarik ikastegi,
Zenahi delarik bere lantoki,
Gazte langilea harro bedi!
Lana ez dadila izan bizitzaren helburu,
Soilik gu geu izateko bitarteko duin.
Ezetz erranez lanpostu prekarioari,
Gure errealizazioa bilatzeari ekin.
Bokazioa eta pasioa,
Aisia ta gozamena.
Memoria eta iritzia,
Izaera ta sormena.
Esparru oro lantzako daukagun ilusioa
Babes dezagun gaurkoan bakoitzaren ekarpenaz!
Zenbat urte sarturik gure trebetasunak fintzen.
Azkenean ahazteko xedea zein den...
Bizitza daukadalako bakarra,
Bizi nahi dut nahi dudan erara!!
Ospitale eta lantegi,
Laborategi arrobi,
Fabrika, ikastetxe, baserri.
Zenahi delarik ikastegi,
Zenahi delarik bere lantoki,
Gazte langilea harro bedi!
Ontziola, denda txiki,
Azoka eta idaztoki
Kontzertu eta abeltegi.
Zenahi delarik ikastegi,
Zenahi delarik bere lantoki,




SKABIDEAN - Izaera
Альбом Izaera
дата релиза
21-02-2020




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.