SKABIDEAN - Makilakixki текст песни

Текст песни Makilakixki - SKABIDEAN



Sarri ipuin zaharrek nahi izan dute islatu
Inoiz historian zehar izan dena gertatu,
Anitzetan baitaukate haien xede nagusi
Belaunaldi berri batek egin dezala ikasi.
Haien artean ezagun
Ostalari batena;
Lapurretan lapurrena,
Maltzurra eta zekena.
Ez du izaten muin zoro
Kanta zein ipuin orok.
Egon adi istorio honi...
Makilakixki!
Morroi-lanak amaiturik anaia gazte biri,
Mahai zein asto magiko zizkien hark ebatsi.
Anaietan txikienak utzi zuen, ordea,
Makilkadez beroturik, gaiztoa haren zortea!
Ez du izaten muin zoro
Kanta zein ipuin orok.
Adi herri-jakintzari...
Makilakixki!
Bakoitzak berezko ondorio bat hausnar dezala,
Honezkero guk arretaz egin dugun bezala.
Betidanik gaizkile bi ditugu zelatari
Hego eta iparraldetik direnak zaintzen ari.
Ahozko ondarea dugu
Herri honen altxorra;
Lapurtzen saiatzen denak
Jaso beza zigorra!
Ez du izaten muin zoro
Kanta zein ipuin orok.
Kulturaren lapurrei...
Makilakixki!




SKABIDEAN - Izaera
Альбом Izaera
дата релиза
21-02-2020




Внимание! Не стесняйтесь оставлять отзывы.